XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ba, au entzun zuanean, orregatik jarri zuan komunikazioa.

Erantzun zutenean, komandantea eskatu nuan. Azkar jarri zan.

- Zu zein zera?- esan zidan. - Azpiroz - nik. - Zer nai dezu?- arek.

Dena esan nion: Aitonak zer agindu zidan.

Increíble!- esan zuan -. Nun zaude?.

Nik: - Estazioan.
Arek orduan: - Esaiozu jefeari jartzeko.

Esan nion da jarri zan. Arraioak ez badu, laister bi mutil artuta joan zan, da traste ori ekarri.

Metroren bat luze zan; ogei ta amarren bat zentimetro zabal da amar bat altu, tapoi bat atzean da aurrean bestea.

Atzekoa ixkiñan da aurrekoa erdian da aundixeagoa.

Oni ere tapoi burnizkoa jarri, olioarekin lijeratuta.

Automobillean sartu ta etorri nintzan, da kozinara eraman nuan. Sua an baizan.

Zer enkargu nuan jakin zutenean, denak mugitu ziran laguntzera.

Bi balde eta inbutu bat ontzira sartzeko, ura berotuta.

Almazenetik bi manta, egurra... Aizkora ere Munok zorroztu zuan.

Onaindia txoferra zan, pelotari famatuaren anaia, ta esan zidan: - Mendira joan, ura berotzeko atera, berotu ta sartzerakoan ixuri egingo zaik ta urik gabe geldituko aiz.

A, mozolua! Arrilluak emaitzik eta oiekin errezago berotuko dek.